Skip to main content

HETEL

Adimen emozionala eta ekintzailetza digitala: HETEL EIDE Erasmus+ proiektuaren online amaiera bileran izan da

HETELek EIDE (adimen emozionala eta ekintzailetza digitala) proiektuaren online amaiera bileran parte hartu zuen. Erasmus+ proiektu honek Europako 7 bazkide batu ditu. Bilera online egin zen COVID 19 pandemiak eragindako murrizketak direla eta. EIDE proiektuaren helburu nagusia aurrekari ezberdinak dituzten Lanbide Heziketako ikasleen arrakasta profesionalerako aukerak hobetzea da, haien enpresa- eta ekintzailetza-gaitasunak edo ezagutzak garatzeaz gain, gaitasun emozionalak, sozialak eta digitalak landuz. Bilera honetan, bazkideek 26 hilabete hauetan, proiektua gauzatzean, lortutako emaitza guztien berri eman zuten. Adostutako helburu nagusiak lortu dira eta sortutako edukiak online eskuragarri daude www.eideproject.eu web orrialdean. HETELek EIDE proiektuan parte hartu du eta online ikastaroko 2 moduluren ardura izan du. Honetaz gain, Irakaslearen eskuliburuan, ikasgelan erabiltzeko hainbat jarduera diseinatu ditu, EntreComp esparrua erabili du hirugarren emaitzarako eta laugarren emaitzaren garapena gidatu du eta edukiak sortzen lagundu du – irakasleak/ instruktoreak adimen emozionalean eta gaitasun digitalean prestatzeko programa -. Bestalde,   HETELek zenbait jarduera gidatu ditu, kalitate kudeaketa planaren parte gisa, eta proiektua barne eta kanpoko harreman sarean zabaldu du. Azkenik, HETELek proiektuaren koordinatzaileari lagundu dio atzerriko bileretan, parte hartze aktiboa erakutsiz eta koordinatzailearen eskari guztiak erantzunez. EIDE eta HETELi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: www.eideproject.eu www.hetel.eus

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Dualiza Bankiaren deialdiak HETEL zentroen hiru ekimen onartu ditu

Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektuak HETELen zentroen proposamenak izan dira. Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak:         Fabrikazio mekanikoa 4.0. Etorkizuneko industriari erantzunez. Proiektu hau Oteitza Lizeo Politeknikoak aurkeztu du eta honako ikastetxe hauek ere parte hartzen dute: Salesianos Deusto, PI Txorierri, La Salle Berrozpe, La Salle Santo Ángel, ITM Miranda, Irungo La Salle, Zulaibar eta HETEL.         Robotikako espezializazioa balio teknologiko handiko enpreseran. Proiektu hau Bilboko Salesianos Deustok aurkeztu du eta PI Txorierri eta Somorrostro ikastetxeek ere parte hartzen dute.         BucoviA: bullying eta Covid 19ak eragindako estres psikologikoko kasuak prebenitzeko adimen artifiziala. Proiektu hau Donostiako Nazaret zentroak aurkeztu du HETELetik ikastetxeak zoriontzen ditugu haien proiektuak izandako balorazioagatik, eta eskerrak ematen dizkiogu Bankia Dualiza Fundazioari finantzazioagatik. Abantean!

Zibersegurtasuna ikasgelan lantzera ausartzen al zara?

HETELek “Zibersegurtasuna. Bizitza pertsonal eta profesionalerako funtsezko gaitasuna” online jardunaldia antolatu du, ikasgeletan zibersegurtasuna lantzeko materialak zabaltzeko helburuarekin. Ekitaldia azaroaren 20an, ostiralean, izango da 9:30etatik 10:30etara eta esteka honetan izena eman dezakezue https://labur.eus/Fgfbb CyVETsecurity Erasmus+ proiektuaren esparruan sortutako materialak adibide praktikoetan oinarrituta daude, eta batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleekin frogatu dira. Parte hartzaileek bat egin dute material horien erabiltzeko erraztasuna, zibersegurtasuneko gaitasunak hobetzeko erabilgarritasuna eta informazioaren segurtasunari buruzko kontzientziazioa sortzeko duten gaitasuna azpimarratzean. Ausartzen al zara materialak ikasgelan erabiltzera? Jardunaldi honetan azalduko dizugu nola egin (esteka honetan programa ikus dezakezu: https://labur.eus/Xtq8B).  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek tinko eusten dio LH dualaren aldeko apustuari

Geratzera etorri den programa dugu LH Duala, formula egiaztatua gaitasun teknikoak, baina, batez ere, zeharkakoak eskuratzeko, eta horrez gain, pertsonen enplegagarritasuna handitzeko, Lanbide Heziketako ikasleei lehen lan-esperientzia lortzeko aukera ematen baitie. Pandemiak eragina izan du Euskadiko egoera ekonomikoan. Hala ere, HETEL ikastetxeek ahalegin handia egin dute eta LH dualaren alde egiten jarraitu dute. Ahalegin horren ondorioz, HETEL ikastetxeetako 400 ikasle inguruk ikastetxea eta enpresa uztartuz ikasi ahal izango dute, beka baten edo lehen lan-kontratu baten bidez. HETELetik, ikastetxeek datu horiek lortzeko egindako lana zoriontzen dugu. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek Hezkuntza Sailburuarekin bilera egin du

Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburu berriak, Julen Elgeta HETELen Presidentearekin bilera egin du. Julenek, elkartearen izenean, Sailburu berria zoriondu du eta elkarteak Euskadiko Lanbide Heziketaren alde egiten duen lanaren berri eman dio. HETEL berritzaileak, konprometituak eta solidarioak diren Euskadiko Lanbide Heziketako 26 abantean ikastetxek osaturiko elkartea da. Guztira 10.000 ikasle baino gehiago ditu, eta bere misioa Euskadiko Lanbide Heziketa hobetzea, prestigioa ematea eta zuzentzea da. Horretarako, kalitateko zerbitzu publikoa eskaintzen die ikasleei, enpresei eta, oro har, gizarteari, herrialde-ikuspegi batetik eta nazioarterako begiradarekin.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL ikastetxeak ikasturte berri berezi hau hasteko prest!

HETEL ikastetxeak COVID egoeran ikasturte berria hasteko gomendatzen diren neurri guztiak martxan jarri dituzte. Gaur Goi mailako zikloetako ikasleak hasiko dira. Gogoratu guztion laguntza eta inplikazioa ezinbestekoa dela. Abantean! Esteka honetan HETELen Presidenteak, Julen Elgetak eta Xabier Ametzazurra, Maristak ikastetxeko irakasleak, ikasturte hasierari buruzko erronka batzuk azaldu dituzte Euskadi Irratian  https://labur.eus/XI5nR  Somorrostro ikastetxeko argazkia

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELEK Bizkaiko enpresen beharrei erantzuna ematen jarraitzen du

HETEL ikastetxeek aurreko urteetan sinatutako hitzarmenez gain, beste 19 akordio sinatu dituzte enpresen epe erdi eta epe luzerako kontratazio beharrizanei erantzuteko helburuarekin. Hitzarmen berriak honako enpresa hauekin sinatu dira: ELTEVIA EUSKADI, S.L. NORAY BIOINFORMATICS, S.L. DESATASCOS ISURBIDE, S.L. MESIMA BILBAO, S.A. MATRIMEK USANSOLO, S.L. MECANIZADOS DE CHAPA URLASER, SLU SOMEK MECANIZADOS NUEVA HERRAMIENTA DE CORTE, S.A. RECO-RECUBRIMIENTOS ELECTROLÍTICOS CALDERERÍA KARRANTZA, S.L. PELUQUERÍA BEGOÑA JIMÉNEZ PELUQUERÍA ILARGI S.L. SHUSI FAST FOOD, S.L. ALVARO BASARRATE, S.A. ARRIAGA ASESORES, S.L. CEDÍN CENTRAL DE INFORMES, S.L. COSMOV HOTEL BILBAO HOTEL CONDE DUQUE HISTOCELL, S.L. BBK fundazioari gure esker ona luzatu nahi diogu proiektu honen bitartez enpresen kontratazio beharrizanei erantzuna ematea ahalbidetu bait digu, ikasleen enplegagarritasuna hobetzearekin batera.  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketa hurbiltzen dizugu FP gertutik ekimenaren bitartez

HETELek Lanbide Heziketa industrial eta teknologikoan emakume kopurua igotzeko konpromisoa bere gain hartu du, hau dela eta, erreferenteen gaia lantzen ari gara. #LHaitzindariak ekimenean egin genuen moduan, gazteei erreferenteak eskaintzeko helburuarekin, FP gertutik proiektua abian jarri dugu bbk fundazioaren laguntzarekin. Konkretuki, Itxasok, Politeknika ikastegia Txorierriko ikasleak, Telekomunikazio eta informatika Sistemetako heziketa zikloan ikasitakoa deskribatzen du. Bideoa esteka honetan eskuragarri daukazue: https://youtu.be/7tmA5V6qIH8 Bigarren bideoan, Nataliak, Salesianos Deustoko ikasleak, Mantenimendu elektronikan ikasitakoa gerturatzen digu. Bideoa esteka honetan daukazue ikusgai: https://youtu.be/TzBK66XRIsw Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Goierri eskolako ikasle talde batek #LHaitzindariak bideo lehiaketa irabazi du

HETELek, bbk fundazioaren laguntzarekin, abenduan #LHaitzindariak bideo lehiaketa martxan jarri zuen. Lehiaketa honen helburua, DBH eta batxilergoko ikasleen artean Lanbide Heziketa teknologikoan eta industrialean dagoen emakume eskasiari buruzko gogoeta sustatzea da, aurreko urtean, #LH aitzindariak ekimenean – bbk eta Euskaltel fundazioen laguntzarekin- garatutako materialez baliatuz (https://hetel.eus/index.php/eu/aitzindariakfp . Mila esker bideoak bidali diguzuen ikasle guztiei! Azkenik, Goierriko Ainhoa, Jon, Aroa eta Mara zoriondu nahiko genituzke beraien bideoa irabazlea izan delako. Zorionak ekipo!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek “Lanbide Heziketa pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko aukera gisa” webinarra aurkeztu du

HETELek orientatzaileei, gazteei eta familiei zuzendutako webinarra aurkezten dizu. Bertan, 2020-2021 ikasturterako Euskadiko Lanbide Heziketaren berezitasunak azaltzen dira. Eskaintzen diren informazioen artean, honako hauek daude: heziketa-zikloa ezberdinak, sistema duala, Lanbide Heziketaren laneratzea, lantokiko prestakuntza, nazioartekotzea eta beste batzuk. Julen Elgeta, HETELeko presidentea, izango da hizlaria eta Euskadiko lanbide Heziketa sistema eta HETEL abantean zentroak pixka bat gehiago ezagutzeko behar duzun guztiaren errepasoa egingo du. Webinarra esteka honetan daukazu: https://hetel.eus/index.php/eu/hetel-lh-info . Ez galdu! Honetaz gain, prestakuntza-eskaintzaren web-atala eguneratu dugu, prestakuntza-zikloaen ezagutza errazteko. Orain erraz eta argi ikus dezakezu zer eduki dituzten heziketa-zikloek, zer gaitasun eskuratzen diren, zer lanpostu edo zer baliozkotze izan zenitzakeen. Informazio gehiago: https://hetel.eus/index.php/eu/prestakuntza

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta