HETEL

Lanbide Heziketan kredituak ezartzeko esperientzia pilotua

EURspace proiektuak, Europako Lanbide Heziketa sistemen artean ikasketa emaitzen konparaketa eta ECVET kredituen ezarpena egiteko metodologia garatzea du helburu. Bi urtetan zehar, herrialde ezberdinetako 3 – 4 EQF mailako Sukaldaritza kurrikulumetan lan egin dugu: Portugal, Lituania, Espainia, Turkia, Errumania eta Frantzia. Herrialde bakoitzeko ikasketa emaitzak identifikatu ditugu eta matrize bat sortu dugu komunean ditugunak antzemateko. Aste honetan, Portugalen, aurrera pausu bat eman dugu baliokidetasun matrizeak prestatu ondoren, eta, Sukalde arloko LH programen ikaskuntza unitateei, ECVET kredituak ezarri dizkiegu, Europar Parlamentuaren eta ECVET lantaldeen gomendioak jarraituz. Europar Lanbide Heziketaren marko komun bat lortzea zaila da, baina lehenengo pausuak ematen gabiltza. Laster proiektuaren webgunean erabilitako metodologia eskuragarri izango duzue. Ez ezazue galdu! www.eurspace.eu

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Eskerrik asko 2018ko HETEL Sarian lagundu gaituzuen guztioi

Apirilaren 16ean, HETELek “Lanbide Heziketarekiko Konpromisoaren HETEL Sariaren” seigarren edizioa egin zuen Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan, aurten 4.0 Pertsonei buruzkoa. HETELek Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako Sailburua eta Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua bildu ditu ekitaldi honetan. Hauek 4.0 Pertsonen gaineko gogoeta eta Lanbide Heziketari buruzko beren ikuspegia eskaini ahal izan dute. Gainera, bertan parte hartu dute HHTEK – HETEL Hiruki Teknologikoak ekimenean izandako enpresa eta ikasle batzuk ere (Iker Usabiaga – Danobat, Elur Mujika – Bellota y Josu Etxebarria – RPK eta Sarah Yamamoto – Egibide, Zigor Akarregi- Lea Artibai eta Unai Cagigas – MGEP). Julen Elgeta HETELeko buruak azaldu duen moduan, HETEL Sariak EAEko Lanbide Heziketa sustatzeko lan handia egin duten erakundeak saritu nahi izan ditu eta aurten honako hauek izan dira: Confebask, Parke teknologikoen Sarea eta Gipuzkoako Ekide enpresa. Roberto Larrañagak, Confebaskeko Presidenteak, Itziar Epalzak, Parke Teknologikoen Sareko Zuzendariak eta Joseba Mandalunizek, Ekideko Presidenteak, jaso dituzte Sariak Sailburuen eta Julen Elgeta presidentearen eskutik. Ekitaldian erakunde askok parte hartu dute, eta HETELetik asko eskertzen dugu hori. Partaidetza oparo horrek bultzada handia ematen die Euskadiko Lanbide Heziketak aurrera egiteko horren beharrezkoak dituen ahaleginen lerrokadurari eta lankidetzari. Amaitzeko, Euskaltel eta BBK eskertu nahi ditugu, aurten ere Lanbide Heziketarekiko Konpromisoaren Sari hau babesteagatik. Eskerrik asko eta abantean!  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Alemanian izan gara bertako enpresa instruktoreak jasotzen duten prestakuntza ezagutzeko

Eskoziako Dundee and Angus College-ek koordinatzen duen DELTA Erasmus+ proiektuaren esparruan, pasadan astean, HETELeko 3 irakasle (MGEPeko Mikel Garcia, Lea Artibaiko Iagoba Bergara eta Zulaibarreko Arkaitz Bernaola) Alemanian izan ziren, Frankfurten (Oder). Bisitaren helburua Alemaniako LH Duala ezagutzea eta, batez ere, bertako enpresa instruktoreak jasotzen duten prestakuntzaren berri izatea izan da. Alemanian enpresa instruktorea izateko Merkataritza Ganberak ematen duten, Land-ak (estatuak) bermatutako, titulua izatea beharrezkoa da. Hau dela eta, enpresa batek ikasle bat praktiketan edo LH Dualean izan nahi badu, gutxienez titulazio hori duen pertsona bat izan beharko luke (pertsona hau izango baita ikasle hau prestatzeaz arduratuko dena). Enpresak pertsona berriak kontratatzean titulazio hau duten kontutan hartzen dute. Ikasketa bidai honetan, Euskadiko irakasle taldeak, Lanbide Heziketako ikastetxe bat ere ezagutu zuen, Alemanian enpresa eta ikastetxearen arteko harremana nolakoa den ezagutzeko. Honetaz gain, Arcelor Mittal enpresaren eskola bisitatzeko aukera izan zuten, enpresa honek bertan Dualeko ikasleak in company prestatzen ditu. Bisita honetan, enpresako instruktoreak ikaslearen jarraipena eta ebaluazioa nola egiten duen, instruktoreak zelako prestakuntza jasotzen duen eta prestakuntza honek enpresentzat duen garrantziaz jabetzeko aukera izan zuten. Azkenik, irakasle taldeak IHP Frankfurt Oder bistatzeko aukera izan zuten.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Mobiliteach uda eskolako programa prest daukagu!

Aste honetan, Bilbon, Mobiliteach Erasmus+ proiektuko bilera izan dugu. Proiektu honen helburua irakasleak trebatzea da, hauek, aldi berean, ikasleak nazioarteko ingurunetan lan egiteko hobeto prestatu ditzaten, mobilitate baten bidez edo nazioarteko lantaldetan interakzioan. Ekaineko azken astean irakasleak trebatzeko lehenengo udako eskola Bolonian (Italia) izango da. Bost egun hauetan, prestakuntzak 3 alderdi nagusi izango ditu ardatz moduan: –          –  Kultura arteko komunikazioa –          –  Mugikortasun proiektuen kudeaketa –          – Prestakuntza nazioarteko enpresetan Udako eskola honetan parte hartuko duten irakasle batzuk dagoeneko aukeratuta daude, adibidez, Rosa Nuñez, Nazioarteko harremanetarako arduraduna Zabalburu ikastetxean. Rosak Bilboko bilera honetan parte hartu du eta prestakuntza programa definitzeko oso baliagarriak izan diren aportazioak egin ditu. Mila esker Rosa!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Abantean Heziketa zikloetarako 4.0 erronkak sortzen

HETELek, Tecnalia, IK4-Azterlan eta IK4-Tekniker teknologia zentroekin lankidetzan, Lanbide heziketako heziketa ziklo ezberdinetan erabili ahal izateko 4.0 materialak sortzeko proiektua habian jarri du. 6 arlo ezberdin aukeratu ondoren (Big Data, zibersegurtasuna, Errealitate areagotua, Fabrikazio gehigarria, gauzen Interneta eta Robotika Kolaboratzailea), Lanbide heziketako irakasle adituak eta zentro teknologikoetako adituak osatutako lantaldeak sortu ditugu. Hasierako jardunaldiko debatean arlo teknologiko bakoitzaren esparrua eta bakoitza goi mailako zein heziketa zikloetan hedatuko den erabaki da.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Inclusive VET proiektuaren azken bilera Budapesten. Talde bikaina izan da!

Aste honetan Budapesten gaude, ROC Leijgraaf ikastetxeak kordinatzen duen inclusive VET proiektuaren azken bileran. Turkia, Finlandia, Holanda, Alemania eta Euskadiko bazkideak 3 urtetan elkarlanean aritu ondoren, Lanbide Heziketan inklusioa errazteko bi emaitza diseinatu, garatu eta pilotatu ditugu. Lehenengo emaitza bereziki ikastetxeetako zuzendaritza taldeei zuzendutako gida bat da. Gida honek, hezkuntza inklusibo bat eraikitzeko, kontuan hartu beharreko alderdiak pausuz pausu lantzen ditu. Gida honen helburua ez da alderdi guzti hauei erantzun bat ematea, ikastetxeetako estrategian inklusioa gehitzeko asmoa duten ikastetxeei habia puntu bat eskaintzea baizik. Bigarren emaitza “All on board” izena duen irakasleen prestakuntzarako manuala da. Manualaren helburua, erakunde batetan inklusioa ezarri ahal izateko langileak garatu beharreko gaitasun eta ezagutzak lantzea da. Gidaren osagarria den manual honek, 5 egunetako prestakuntzaren adibide bat barne hartzen du. Euskadin, HETELen egindako jardunaldi pilotuan Otxarkoaga, Zulaibar, Sopuertako San Viator, Egibide, Goierri, Indautxuko Kimika eta Elektronika eskola eta Göteborg Technical College ikastetxeetako Lanbide Heziketako irakasleak parte hartu zuten. Emaitza bi hauen azken bertsioak hurrengo asteetan zehar eskuragarri izango dira proiektuaren web gunean: http://www.inclusive-vet.eu/ Euskadiko jardunaldian parte hartu zuten irakasleak Budapesteko bileran daude. Lankidetza eta elkarren arteko sorkuntza abantean balorean direlako!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Enpresekiko abantean erlazio baterantz!

HETELenpresa lantaldeak Lanbide Heziketa ikastetxeak enpresei zerbitzuak eskaintzeko saila sortzeko edo hobetzeko informazioa zabaltzea eta praktika egokiak partekatzea ditu helburutzat. Lantaldearen bilera aprobetxatuz, LAIT 4.0. Europar proiektua aurkeztu zen Oteitza Lizeo Politeknikoan. Proiektu honen baitan enpresei check-up teknologikoak egiteko gida eta tresnak garatu dira, hauen heldutasun digitalaren maila ezagutzeko, industria 4.0.-ari aurre egiteko prest dauden jakiteko, hala nola, enpresek beraien posizioa hobetzeko konponbide teknologikoak proposatzeko. Bilera honetan Oteitza Lizeo Politeknikoa bisitatu, eta inguruko enpresei egindako proiektuak ezagutzeko aukera izan dugu. Enpresekiko abantean erlazio baterantz!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Lanbide Heziketak eskaintzen dituen etorkizuneko aukerak erakutsi dizkiete Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek eta teknologia parkeen sarean batxilergoko 800 ikasleri

IKASLANek, HETELek eta Parkeen Sareak antolaturiko LH-KO ESPERIENTZIAREN FOROAk gazteen artean LHrekiko interesa piztea du helburu. Horretarako, bisitak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako teknologia parkeetako punta-puntako hainbat enpresatara. Batxilergoko 800 bat ikasle hartu ditu Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak. HETELek, Parkeen Sarea eta IKASLAN elkartearekin batera antolaturiko jardunaldiak ikasle gazteen artean ikasketa horiekiko interesa piztea du helburu. Horretarako, oso etorkizun hurbilean lantoki izan ditzaketen teknologia enpresetara hurbildu dituzte ikasleak. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako teknologia parkeek bisitaz eta hitzaldiz osatutako aldi bereko programa bat garatu dute, euskal LHaren enplegagarritasun handia erakusteko. Izan ere, batez beste % 80ko enplegagarritasuna dute titulazio horiek guztiek, baina industria zikloen kasuan, % 100era hurbiltzen da. Kopuru horiek giza dimentsioa har dezaten balio izan du foroak, graduatu diren zenbait ikasleren eta gaur egun ikasten ari diren beste batzuen parte hartzeari esker. Horiek azaldu dute zergatik matrikulatu ziren LHan. Horietako batzuk, gainera, Unibertsitate titulua eskuratu eta gero matrikulatzen dira. Horrez gain, prestakuntza dualaren bidez lantokietan praktikak egiteko aukerari esker, etorkizuneko aurreikuspenak nabarmen hobetu zaizkiela eta, areago, esperientzia horrek beren negozioak sortzeko prestatu dituztela azaldu dute. Esperientzia pertsonal horien berri izateaz gain, LHak enpresetan zein ospe ona duen ere egiaztatu ahal izan dute bisitan parte hartu duten ikasleek.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Adi, prest, abantean!

Egunotan egin dira aurtengo 110 Erasmus+ HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldiak jatorrizko herrialdeei, Erasmusen dokumentazioari eta beste alderdi orokor batzuei buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi mailako 39 ikaslek eta goi mailako 71ek Europako 9 herrialde ezberdinetan 13 asteko praktikaldia egiteko. Bizipen ahaztezina opa diegu guztiei!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zer ikasi nahi duzu datorren ikasturtean?

Erabaki horretan laguntzeko, gure ikastetxeen ate irekien jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ikastetxeen prestakuntza eskaintza, proiektuak, instalazioak…ezagutzera etor zaitezke urtero antolatzen ditugun ate irekien jardunaldietan. Data zehatzak mapa honetan kontsultatu ditzakezu:  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta