Skip to main content

HETEL

Peñascalek ekintzailetza sustatzeko metodologia berriak aztertu ditu Polonian

HETELen Erasmus+ beka bati esker, eta TKNIKAk urrats bateko arduradunentzat antolatutako Poloniara egindako bisitan, Peñascaleko Ines IbañezEk, parte hartu ahal izan du hezkuntza-jardunbide egokien trukea ardatz duen topaketa honetan. Astebetean, ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzera bideratutako metodologia berritzaileak aztertu ziren. Mugikortasunaren helburu nagusia Europako beste hezkuntza-sistema batzuetan sormena eta ekimena nola sustatzen den zuzenean ezagutzea izan zen. Beste herrialde batzuetan egiten dena ezagutzea funtsezkoa da gure hezkuntza-estrategiak aberasteko horregatik, TKNIKAk topaketa horiek antolatzen ditu Europako beste herrialde batzuekin. Mugikortasun horren ondorioek Peñascalen ekintzailetza-proiektuak bultzatzen jarraitzeko balioko dute, etorkizuneko erronkei ekimenez eta sormenez aurre egiteko pertsona prestatuak prestatzeko helburuarekin bat etorriz. Abantean!

LKSk Lanbide Heziketaren aldeko apustua egin du talentua erakartzeko

HETELek LKS enpresarekin duen lankidetza indartu du, HETELen informatikako prestakuntza-zikloetako ikasleen gaitasun teknikoak eta zeharkakoak hobetzeko. Aste honetan inauguratu da Zabalburu ikastetxean lehen enpresa-gelaren hirugarren edizioa, unibertsitateetan ezarritako eredua Lanbide Heziketari egokituz. Ekimen hau informatikako prestakuntza-zikloetako ikasleei zuzenduta dago bereziki, sektore digitalaren erronkei eraginkortasunez heltzeko helburuarekin. LKS enpresak ikasturte-amaierara arte, , enpresa horretako profesionalen tutoretzarekin, LKS proiektuetan arituko diren lehen mailako Lea Artibai eta Zabalburu ikastetxeko 8 ikasle hautatu ditu. Datorren ikasturtetik aurrera, hautatutako pertsona hauek HETELeko ikastetxeetako eskoletan eta LKS enpresan egonaldia konbinatuko dute, Dual ereduari jarraituz. Gure asmoa da eredu hau sektore eta enpresa gehiagotara hedatzea etorkizunean. Abantean!

HETEL eta Kataluniako ACFPI LH elkartearen topaketa Jon Labaka LHko Sailburuordearekin

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jon Labakak HETEL eta ACFPI (Kataluniako LHko ikastetxe kontzertatuen elkartea) erakundeetako ordezkariak hartu ditu. Bileran, Lanbide Heziketari buruzko Lege berriak dakartzan hainbat alderdi jorratu dituzte, eta bi erkidegoen arteko lankidetza estutzeko aukera ere izan dute. Kataluniako ordezkarien bisita baliagarria izan da, gainera, HETEL eta ACFPI elkarteen arteko lankidetza-hitzarmenaren hurrengo ekintzak zehazteko. Ekintza horien artean daude euskal irakasleen bisita Kataluniara, aniztasunaren kudeaketa eta inklusioari buruzko praktikak ezagutzeko, eta Kataluniako irakasleen bisita Euskadira, Lanbide Heziketan erabiltzen diren metodologia desberdinei buruzko esperientziak trukatzeko. HETELek hezkuntzaren kalitatea hobetzeko konpromiso sendoa berresten du, eta bereziki Lanbide Heziketan, sektoreko eragile esanguratsuekin lankidetzan arituz.

Oinarrizko LHko ikasleek Erasmus+ esperientziari ekin diote Portugalen

Joan den apirilaren 30ean, Bilboko Peñascal ikastetxean informazio saio bat egin zen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle eta haien familiei zuzendua. Helburua, taldea Portugalera abiatu baino lehen, informazio praktikoa eta azken gomendioak ematea izan zen. Dozena bat ikaslek beren prestakuntza osatzeko aukera izango dute Portugalgo enpresetan, non beren gaitasun teknikoak garatu ahal izango dituzten, baita trebetasun pertsonal eta sozialak ere, lan ingurune erreal batean eta testuinguru kultural desberdin batean. Bizipen aberasgarri hau posiblea da Erasmus+ programari esker. Aurten, gainera, HETELek inklusiorako beste urrats bat eman du, mugikortasun murriztua duen pertsona baten parte-hartzearekin; horrek erakusten du programaren eta elkartearen konpromisoa aukera-berdintasunarekin. Dagoeneko jaso ditugu lehen irudiak eta iruzkinak Portugaletik, eta esperientzia  oso positiboa izaten ari dela dirudi. Egonaldi aberasgarria eta ikasketaz betea opa dizuegu! Abantean!

Moodle Moot Euskadi 2025 ekitaldian izena emateko epea ireki da!

Aurtengo ekitaldian “Moodle eta Adimen Artifiziala hezkuntzan” gaia jorratuko da eta horretarako hainbat hitzaldi eta tailer izango ditugu. Programa oraindik behin behinekoa da, baina hitzaldi nagusia MoodleHQ-ko Amaia Anabitartek eta Sara Arjonak emango dute, eta hitzaldi horretan Moodleko bertsio berrienek eskaintzen dituzten Adimen Artifizialeko tresnak eta aukerak erakutsiko dituzte Horretaz gain, beste hitzaldi hauek ere izango dira: Ekimenari amaiera emateko Adimen Artifizialaren erronkak hezkuntzan mahai ingurua izango genuke, bertan Egoitz Etxeandia, Euskateleko Iñigo González eta MUko Iñaki Lakarra izango ditugularik. Aurtengo edizioa maiatzak 23an (9:00etatik 16:00etara) izango da Euskaltelek Derion duen egoitzan, izan ere, Euskaltel Fundazioa izango da aurtengo ekitaldi honen babeslea. ????Ez galdu hezkuntza eraldatzeko grina duten pertsonekin partekatzeko eta ikasteko aukera paregabe hau! ???? Informazio gehiago esteka honetan https://mooteu.eus/

Portugalgo ETAP ikastetxera egindako bisita aberasgarria

Sopeña Bilbaoko irakasleak, HETELen Erasmus+ beka bati esker, Portugalgo ETAP ikastetxea bisitatu dute, ile-apainketako eta estetikako ikasketetan ikuspegi ezberdinetatik ikasteko. ETAPera egindako bisita oso esperientzia aberasgarria izan da, eta erabilitako metodologiak, hezkuntza-ikuspegia eta ikastetxearen ikuspegi profesionala bertatik bertara ezagutzeko aukera eman du. Murgiltze horrek, etorkizuneko balizko lankidetzei ateak irekitzeaz gain, Sopeña Bilbaon irakaskuntza-jarduna aberastuko duten funtsezko gaitasunak garatzen ere lagundu du. Abantean!

Yonder Holandako ikastetxeko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatzen

HETEL Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen eta Holandako The Dutch Alliance ikastetxeen sarearen arteko harremana 2010ean hasi zen. Lankidetza luze honen ondorioz, joan den astean, Yonder ikastetxe holandarreko irakasleek HETEL ikastetxe batzuk bisitatu zituzten (Otxarkoaga Heziketa Zentroa, Kooperatiba Peñascal, Egibide eta Maristak Durango), gure irakasleekin ikasteko eta ezagutza trukatzeko, honako gai hauei dagokienez: ikasle etorkinei hizkuntza-laguntza ematea, berrikuntzaren kudeaketa, irakaskuntza-ikaskuntzaren kalitatearen kudeaketa, aniztasunaren kudeaketa eta Z. belaunaldiko gazteen behar berriak. Espero dugu ikaskuntza aberasgarria izatea alde guztientzat!

Eraikinak eraberritu eta mantentzea

  Eraikinak eraberritu eta mantentzea PRESTAKUNTZA PLANA 1Moduloa: Oinarrizko igeltserotza 2 Moduloa: Emokadurak eta luzituak. 3 Moduloa: Sabai aizunak 4 Moduloa: Pintura eta papereztatzea 5 Moduloa: Eraikinen eraberritzea eta oinarrizko mantentze-lanak 6 Moduloa: Kanpo-zoladurako eta urbanizazioko lanak. 7 Moduloa: Zientzia aplikatuak I 8 Modulo: Zientzia aplikatuak II 9 Moduloa: Komunikazioa eta gizartea I 10 Moduloa: Komunikazioa eta gizartea II 11 Moduloa: Enplegurako ibilbide pertsonala 12 Moduloa: Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua 13 Moduloa: Tutoretza eta orientabidea I 14 Moduloa: Tutoretza eta orientabidea II ESKURATUTAKO GAITASUNAK • Agindu zaion lana markatzea eta egitea, erremintak eta baliabide osagarriak operatibo mantenduta, betiere lanbidearen jardunbide onaren arabera. • Igeltsu- eta eskaiola-oreak, morteroak eta itsasgarriak eskuz prestatzea, erabilera-jarraibideak errespetatuta eta homogeneotasuna ziurtatuta. • Paramentu bertikaletan eta horizontaletan euskarriak prestatzea eta, horretarako, markatutako lerrokadurak mantentzea, pikatze-eragiketak egitea, obra-hondakinak kentzea eta lan-eremua libre mantentzea. • Emokadurak eta igeltsu-luzituak segurtasun- eta kalitate-baldintzetan egitea. • Adreiluzko edo blokeko fabrikak konpontzea, material zeramikoa edo aurrefabrikatua gaineratuta eta, hala badagokio, estaltzeko horma-atal txikiak altxatuta. • Lanbideei (elektrizitateari, iturgintzari eta saneamenduari) laguntzea, horiei dagozkien lanak prestatzeko eta osatzeko, eta, hala badagokio, iturgintzako aparatuak edo antzekoak eta arotzeria tradizionaleko elementuak desmuntatzea. • Estaldurak pinturekin, testurarik gabeko inprimazio lisoekin eta papereztatzeekin amaitzea, nahasteak prestatuta eta geruzak aplikatuta (brotxa, arrabol edo pistola bidez), betiere ezarritako lan-sekuentziari jarraituta, segurtasun-baldintzetan eta aurreikusitako uniformetasunarekin. • Eskaiolako sabai faltsuak -jarraituak eta xafla bidezkoak-, moldurak eta elementu apaingarriak jartzea, egonkortasun- eta uniformetasun-baldintzetan. • Kanpoaldean zoladura-obrak egiten eta hiri-altzariak jartzen laguntzea. ZIKLOAREN IRTEERAK Lan- eremua: • Oinarrizko igeltserotzako langilea. • Igeltseroaren laguntzailea. • Peoi espezializatua. • Urbanizaziorako zoladurako laguntzailea. • Zolatzailearen laguntzailea. • Alikatatzailearen laguntzailea. • Eskaiolistaren laguntzailea. • Igeltsuginaren laguntzailea. • Akaberetako laguntzailea. • Papereztatzailearen laguntzailea. • Pintorearen laguntzailea. • Estaldura jarraituetako laguntzailea. • Eraikinen oinarrizko mantentze-lanetako laguntzailea. Ikasketak hauekin jarrai dezakezu: • Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Eraikuntza eta obra zibila; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; eta Itsasoa eta arrantza). IKASTETXEAK Peñascal Bilbao GRADO BÁSICO

Turbina motorreko heegazkinen mantentzelanak

Turbina motorreko hegazkinen mantentzelanak PRESTAKUNTZA PLANA 1. Modulua Elektrizitatearen funtsak 2. Modulua Elektronikaren funtsak, aeromekanikari aplikatuta 3. Modulua Aeromekanikako teknika digitalak eta tresna elektronikoen sistemak 4. Modulua Aeromekanikako materialak, ekipoak eta erremintak 5. Modulua Mantentze-lanetako praktikak, aireontziko osagai mekanikoak erabilita 6. Modulua Mantentze-lanetako praktikak, aireontziko abionika-osagaiak eta zerbitzuak erabilita 7. Modulua Oinarrizko aerodinamika 8. Modulua Giza faktoreak 9. Modulua Aeronautikako legedia 10. Modulua Turbina-motorreko hegazkinen aerodinamika, egiturak eta sistema elektriko eta abionikoak 11. Modulua Turbina-motorreko hegazkinen aerodinamika, egiturak eta hegaldi-aginteetako sistemak 12. Modulua Hegazkinetako aerodinamika, egiturak eta sistema hidraulikoak, pneumatikoak eta lurreratze-trenekoak 13. Modulua Hegazkinetako aerodinamika, egiturak eta oxigeno-, ur- eta babes-sistemak 14. Modulua Gas-turbinako motorrak 15. Modulua Helizeak 16. Modulua Proiektua 17. Modulua Ingeles teknikoa 18. Modulua Enplegurako ibilbide profesionala I 19. Modulua Enplegurako ibilbide profesionala II 20. Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 21. Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasun ESKURATUTAKO GAITASUNAK · Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea hegazkinaren turbina-motorrean eta abisu-sistemetan, araudi aeronautiko espezifikoak betez. · Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea turbina-motorraren eta potentzia-unitate laguntzailearen sistema osagarrietan, araudi aeronautiko espezifikoak betez. · Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea zelulan eta aldaketak egitea turbina-motorraren estalduran, barrualdean eta altzarietan, araudi aeronautiko espezifikoak betez. · Turbina-hegazkineko lurreratze-trenean eta hegaldi-aginteen sistemetan, programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea, araudi aeronautiko espezifikoak betez. · Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea turbina-hegazkinaren hornidura elektrikoaren sistemetan eta argietan, araudi aeronautiko espezifikoak betez. · Hegazkinaren pisatze-lanak eta, zaintzako eta hangarreko lanak egitea. · Antolamenduarekin eta mantenuko kudeaketarekin zerikusia duten jarduerak egitea ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremuan: Konpainia desberdinen aireontzien mantentze-laneko sailetan edo, bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko zerbitzuak edo bestelako jarduerak egiten dituzten enpresetan, linearen ikuskapena eta mantentze-lanak eginez, baita hangarrean edo lantegian ere. Goi-mailako ikasketak: • Lanbide-espezializazioko ikastaroak. • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. CENTROS Egibide GOI MAILA

Diseinua eta altzari horrnikuntza

  Diseinua eta altzari hornikuntza PRESTAKUUNTZA PLANA 1. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak 2. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena 3. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa 4. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak 5. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena 6. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa 7. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak 8. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua 9. Modulua Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa 10. Modulua Diseinuko eta altzari-hornikuntzako modulu arteko proiektua 11. Modulua Ingeles profesionala 12. Modulua Enplegurako ibilbide profesionala I 13. Modulua Enplegurako ibilbide profesionala II 14. Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 15. Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna ESKURATAUTAKO GAITASUNAK · Altzarien eta zurezko arotzeriako elementuen diseinu-proposamenak · Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen diseinu teknikoa · Altzarigintzako soluzioak proposatzea · Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak lantze ZIKLOAREN IRTENBIDEAK Lan eremuan: arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren eta instalazioaren sektorean dihardu, enpresa txiki, ertain eta handietan, beraren nahiz besteen kontura, honako eginkizun hauetan: diseinu teknikoa, produkzioaren ikuskapena, fabrikazio automatizatua, eta altzari-hornikuntzako eta instalazioen muntaiako proiektuen gauzatzea. Goi-mailako ikasketak: • Lanbide-espezializazioko ikastaroak. • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita. • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. IKASTETXEAK Peñascal Bilbao • GOI MAILA