HETEL

Turinen inklusio alorreko praktika egokiak ezagutzen

HETELen #Erasmusplus beka bati esker, Otxarkoaga Prestakuntza ikastetxeko irakasleek Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe bisitatu dituzte Turinen (Italia) maiatzaren 21etik 25era. Ikastetxe horietan, ikasle etorkinei buruzko hezkuntza-teknikak aztertu dira, eta dibertsitate funtzionala duten ikasleekin nolako lana egiten duten Italiako Lanbide Heziketako sisteman.

HETELek Gipuzkoako 30 enpresa ingururen behar digitalak aztertu ditu irakasleak eta ikasleak gaitasun horietan prestatzeko

2025-2026 ikasturtean, “Ekoizpen-sektoreei aplikatutako digitalizazioa” derrigorrezko irakasgai berria izango da Euskal Lanbide Heziketan, nahiz eta Gipuzkoako HETELen ikastetxetan, proba pilotu gisa, 2024-2025 ikasturteko erronken parte gisa integratu nahi duten bi ziklotan: Administrazioa eta Finantzak eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. Gainera, etorkizuneko irakasgai honen edukiak euskal enpresen beharretara, kasu honetan Gipuzkoarrak,  gehiago doitzeko asmoz, HETELek, Gaiaren eskutik (Euskadiko Jakintza industrien eta Teknologia aplikatuen Elkartea), hogeita hamar bat enpresaren egoera ezagutu nahi izan du digitalizazioaren alorrean, baita arlo horrekin lotutako gaitasunen beharrak lanpostu ezberdinetan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko departamentuaren laguntzarekin egindako “Talentu digitala landuz Lanbide Heziketako erronka digitalari aurre egiteko” izeneko txostenean jaso dituenak. Proba pilotu honetan, Administrazio eta Finantzetako eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloetako lanpostuetako behar digitalak ezagutu dira. Eta familia horiek ematen dituzten ikastetxeak izan dira enpresekin elkarrizketatu direnak ziklo horietako ikasleek beren lanpostuen etorkizunari hobeto heltzeko garatu beharko lituzketen gaitasun digitalak antzemateko, irakasleak aldez aurretik horretarako prestatuz. Gaitasun digitalei buruzko txostena egin ondoren, prestakuntza-ziklo horietako irakasleentzako 30 orduko prestakuntza zehaztu da. Prestakuntza hori hainbat adituk eman dute, zeharkako gaitasun horiek ikastetxeen erronketan integratzeko bidean aurrera egin dezaten. Bi prestakuntza desberdin izan dira, profil horiek behar dituzten gaitasunak ere desberdinak baitira, baina, oro har, bi zikloek adimen artifiziala, zibersegurtasuna, bussines intelligence, errealitate areagotua edo datu-baseak bezalako gaiak jorratu dituzte. Azkenik, ikastetxeen arteko gogoeta saioa antolatu da hurrengo ikasturtean pausuak ematen hasteko.

HETEL – LKS Gelaren bigarren edizioa

HETELek indartu egiten du LKS Next enpresarekin duen lankidetza, HETELen informatikako heziketa-zikloetako ikasleen gaitasun teknikoak eta zeharkakoak hobetzeko, sektore digitalaren erronkei eraginkortasunez heltze aldera. Ildo horretan, gaur goizean, Somorrostro ikastetxean, Euskal LHko lehen enpresa-gelaren bigarren edizioa inauguratu da, unibertsitate jakin batzuetan urteak funtzionamenduan daramatzan eredua egokituz, baina eredu hori demokratizatuz, unibertsitatean gertatu ohi den bezala, eskola edo fakultate bateko ikasleentzat ez ezik, HETEL ikastetxe-sare osoko informatikako ikasleentzat eskuragarri izan dadin. Gaur abian jarritako bigarren edizio honetan, LKS Next enpresak goi-mailako zikloko lehen mailako  ikasle-talde bat hautatu du, eta ikasturte amaierara arte 128 ordu emango dituzte LKS Next proiektuetarako, enpresa horretako profesionalek tutorizatuta. Lehen fase hori amaitu ondoren, eta datorren ikasturtetik aurrera, hautatutako pertsonek eskolako klaseak eta LKS Next-eko egonaldia konbinatuko dituzte, beren prestakuntza dualaren zati gisa. HETELen asmoa eredu hori etorkizuneko sektore eta enpresa estrategiko gehiagotara hedatzea da, kalitatezko Lanbide Heziketarekiko interesa erakuts dezaten. Abantean!

Oinarrizko Lanbide Heziketa Erasmusean doa

Apirilaren 29an informazio-saioa egin zen Bilboko María Inmaculada ikastetxean, oinarrizko LHko ikasleekin, eta haien senideekin, Portugalera joan aurretik. Dozena bat ikaslek Portugalgo enpresetako lantokietan prestakuntza osatzeko aukera izango dute, eta, horri esker, gaitasun teknikoak eta zeharkakoak hobetu ahal izango dituzte, baita atzerriko herrialde batean moldatzen ikasi ere, hori guztia erasmus+ programari esker. Zorte on guztioi! Abantean!

Ikasleen Erasmus esperientzia hobetzeko lanean

Beste ikasturte batez, HETELen Erasmus beka bati esker, Jesuitak Indautxuko zenbait irakaslek ikasleak bisitatu dituzte atzerrian dauden bitartean. Aurten Palermo egokitu da, eta bertatik bertara egiaztatu ahal izan dituzte praktiken kalitatea eta ostatuaren baldintzak. Ikasleek turismo-gidari lanak ere egin dituzte irakasleekin. Bertan gure bazkideak ere bisitatu dituzte, eta ate berriak ireki dituzte etorkizunean enpresa interesgarriekin lankidetzan aritzeko. Gure ikasleen esperientzia hobetzeko lan egiten dugu beti, hortaz baitoa dena.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta etiketatu da

Blueprint TRIREME proiektuari hasiera eman diogu!

Apirilaren 10etik 12ra, TRIREME Erasmus Blueprint proiektuari hasiera emateko bilera egin zen Bruselan proiektuan parte hartzen duten 32 bazkideekin. Lehen topaketa honetan, lan-paketeen oinarriak, zereginak eta adierazleak finkatu dira. Horien bidez, sektoreko funtsezko gaitasunetan kualifikazio-, birkualifikazio- eta prestakuntza-estrategiari helduko diogu, mugikortasunaren- garraioaren eta automozioaren ekosisteman lan egiten duten pertsonei zuzendua. HETELek parte hartzen duen lehen blueprint proiektua da eta 2028ko otsailera arte abian izango da. Bidaia honetan Egibide eta Somorrostro ikastetxeen laguntza izango dugu aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko. Proiektuaren nondik norakoak jarraitu itzazu sare sozialetan – twitterren (@ProjectTrireme) eta Linkedinen (https://www.linkedin.com/company/trireme-digital-and-green-skills-towards-future-of-the-mobility-ecosystem/about / –

HETELen mugikortasun konbinatuko lehenengo esperientzia!

Maristak Durango eta Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxetako ikasle eta irakasleek HETELek kudeatutako eta SEPIEk Erasmus plus programaren bidez finantzatutako mugikortasun konbinatuko lehen esperientzian parte hartu dute.Beka horiei esker, Maristak Durangoko ikasle hautatuek zibersegurtasunari buruzko nazioarteko erronka bat burutu dute bere taldearen ordezkari gisa. Helburua phishing kanpaina bat egitea zen, mehatxu zibernetikoen gaineko kontzientziazioa lantzeko. Maristak Durangoko eta Italiako ITS Angelo Rizzoliko ikasleak elkarlanean aritu dira azken hilabeteetan (online). Eta erronkaren azken astean kanpainaren emaitzak modu presentzialean aztertu eta bateratu ahal izan dituzte Milanen, azken aurkezpena modu hibridoan egiteko (presentziala + online). Emaitza onak eta arrakasta ikusita, zalantzarik gabe errepikatzeko erronka izan da.Bestalde, Oteitza Lizeo Politeknikoko hautatuek 3D inprimagailuen filamentua birziklatzeko prototipo bat diseinatu ahal izan dute Dordrechteko Da Vinci ikastetxeko ikasleekin batera. Esperientzia honetan parte hartzeaz gain, Herbehereetako kultura hurbilagotik ezagutzeko eta Herbehereetako ikasleekin ezagutza trukatzeko denbora izan dute.Datorren ikasturtean gure ikastetxeei aukera horiek eskaintzen jarraitzea espero dugu. Abantean!

Jasangarritasun-gaitasunak garatzen Growing Green proiektuan

Erasmus Plus Growing Green proiektuaren helburua ekonomia zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin lotutako gaitasunak identifikatzea eta garatzea da, Lanbide Heziketako heziketa zikloen curriculumean integratzeko.Dagoeneko eskuragarri dago newsletterra, proiektuaren aurrerapenak jarraitzeko: https://hetel.eus/wp-content/uploads/2024/03/Newsletter-n2-Growing-green.pdf

HETEL – Rural Kutxa lankidetza-hitzarmena sinatu da

Aste honetan, Durangon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arloko Iratxe Sainzek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hitzarmen honek funtsezko 3 jarduera-ildo jasotzen ditu: – Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea. – Bigarrenik, Lanbide Heziketa eta HETEL ikastetxeen ekimenak sustatzeko ekintzak bultzatzea. Ildo horretan, Rural Kutxak HETEL telebista podcasta aurrera eramaten lagundu du, Euskadiko lanbide-heziketako eta, bereziki, HETELeko ekimenen eta proiektuen komunikazioa eta hedapena indartzea helburu duen proiektua. – Azkenik, HETEL ikastetxetako gizarte arloko proiektuen lehiaketaren oinarriak definitzen ari gara. Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da Durangon eta bekaren osagarri den txekea banatu zaie.

Adi, prest, abantean!

Otsailak 19an egin da aurtengo lanbide heziketako 130 Erasmus+ HETEL bekadunei zuzendutako hitzaldia; jatorrizko herrialdeei buruzko informazioa, atzerrian egingo duten egonaldiaren gaineko gomendioak eta Erasmusen dokumentazioari buruzko argibideak emateko. Guztia prest dago erdi eta goi mailako ikasleek Europako 6 herrialde ezberdinetako enpresetan 13 asteko praktikaldia egiteko (Italia, Bulgaria, Portugal, Frantzia, Malta eta Polonia). Oinarrizko mailako Lanbide Heziketako ikasleekin hitzaldia hurrengo hilabeteetan egingo da. Kasu honetan, ikasleak maiatzean 4 asteko praktikak Italiako enpresetan egingo dituzte. Ekitaldi honetan Rural Kutxako arduradunek ere parte hartu dute; izan ere, goi-mailako Erasmus+ bekak SEPIEk finantzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza daukate. Honetaz gain, Rural Kutxaren laguntza ere badute, familientzako laguntza benetan garrantzitsua. HETELetik eskertzen dugu Rural Kutxak Lanbide Heziketarekin duen konpromisoa. Esperientzia ahaztezina opa dizuegu!