HETEL

ROC Da Vincirekin harremanak estutzen

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi mailako Zikloko Maristak Durangoko bi irakasle Dordrechteko ROC Da Vinci ikastetxera joan dira. Holandako IT irakasleei bisita itzultzeko aukera izan dute, eta Holandako Lanbide Heziketako modulu-egiturari eta mailei buruz ikasi dute, bi ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen arteko etorkizuneko sinergia aukerak sakonago ezagutzeko. Hainbat ikastetxetako instalazioak bisitatu dituzte, eta ikastetxearen nazioarteko bulegoarekin oinarriak finkatu dituzte, esparru horretan duten estrategia indartzeko. Eta garrantzitsuena da beste urrats bat eman dutela ETHAZIn txertatzeko, 23-24 ikasturtean bi ikastetxeetako IT ikasleek lan egin dezaten erronka bat diseinatuz.

HETEL – Rural Kutxa lankidetza-hitzarmena sinatu da

Gaur, Durangon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arduraduna Ricardo Goñik bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hitzarmen honek funtsezko 3 jarduera-ildo jasotzen ditu: – Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea. – Bigarrenik, Lanbide Heziketa eta HETEL ikastetxeen ekimenak sustatzeko ekintzak bultzatzea. Ildo horretan, Rural Kutxak HETEL telebista abian jartzen lagundu du, Euskadiko lanbide-heziketako eta, bereziki, HETELeko ekimenen eta proiektuen komunikazioa eta hedapena indartzea helburu duen proiektua. – Azkenik, HETEL ikastetxeak digitalizatzen laguntzea. Hitzarmen honek 3.000 eurorekin osatuko du HETEL ikastetxeek IKT ekipamenduetan egindako inbertsioa. Inbertsio honen helburua ikasleentzako hezkuntza-ingurune moderno eta eguneratua bermatzea da. Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da gaur Durangon. Izan ere, nazioarteko esperientzia bikaina izan dute eta finantziazio gehigarri honen onuradun izango dira. Jardunaldi honetan, ikasle batzuek eztabaida batean parte hartu dute. Bertan, atzerrian izandako esperientziaren xehetasunak partekatu dituzte. HETELetik gure esker ona adierazi nahi diogu Rural Kutxari, Lanbide Heziketarekin eta, bereziki, gure erakundearekin duen babesagatik eta konpromisoagatik.

Lanbide Heziketa digitalizatzeko esperientziak ezagutzen Herbeheretan

Aurreko astean La Salle Berrozpe eta Goierri Eskolako irakasle talde bat, Albeda (Rotterdam) eta Roc Van Amsterdam (Amsterdam) Lanbide Heziketa ikastetxeak bisitatzen izan zen, HETEL erasmus plus beka bati esker. Albedan (Rotterdam) administrazio eta finantzei dagokien zikloen antolaketa eta egituraketa ezagutzeko, zikloaren jarraipena egiteko modua ikusi, eta teknologia berriak erabiltzeko modua ere ikusteko aukera izan zuten. Roc Van Amsterdan-en berriz, lanbide heziketan errealitate birtualak duen aplikagarritasuna eta digitalizazioaren erabilera ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten. Bisitaren helburua, alde batetik lanbide heziketan teknologia berriak eta, batez ere, errealitate birtualak ematen dituen aukerak ezagutzea eta bestetik, eskolen arteko lankidetzak finkatzea izan da.  

Irungo La Salleko irakasleak Milanen izan dira

Irungo La Salleko irakasleak Milanen izan gara ITS Angelo Rizzoli institutua bisitatzen, ezagutzen eta aurrerantzeko elkarlan posibleak aztertzeko. Bertako irakasleak oso modu goxoan eta giro onean hartu gaituzte. Institututik Irideos empresa bisitatzeko aukera eskeini digute non eraldaketa digitalean hainbat enpresa laguntzen duten eta cloud, data center eta fibra zerbitzua eskeintzen duten Italian zehar. Bertan lanbide heziketako ikasleak enpresetan egiten dituzten praktikak, lana eta esperientziari buruz eta enpresei eta ikasleei irekitzen zaizkien aukerei buruz hitz egin genuen. Azkenik ere Irungo La Salleko ikasle den Unai Velascorekin egon ginen. Bera Kolzer enpresan egiten ari da bere praktikak Erasmus programaren barruan, automatizazio eta robotika industrialeko zikloari bukaera emateko. Bere esperientzia eta bizipenak komentatzen pasa genuen tarte bat. Eskerrik asko Elena Failla emandako harrera goxoagatik eta Liliana Marrochiri ere eskeinitako denboragatik.

Enpresa – Lanbide-heziketa gelaren lehen urratsak

HETEL-LKS ikasgelaren helburua da HETELeko informatikako heziketa-zikloetako ikasleen konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak hobetzea. Gaur lehen erronkaren aurkezpenak egin dituzte Zabalburu Ikastetxean. Lan bikaina! Ikastetxeetako parte-hartzaile horientzat hurrengo urratsa LKSko LH Dual intentsiboa izango da. Abantean!

Nazioarteko gaitasunak lanbide heziketan integratzen ikasten

Aste honetan, Erasmus+ programari esker diruz lagundutako Build@Home proiektuan sortutako hezkuntza-baliabideak ezagutzeko aukera izan dugu Helsinkin. Sortutako baliabideen helburua nazioartekotzea lanbide heziketan txertatzea da. www.buildathome.online atariaren bidez, hainbat tresna aurkitu ditugu, ikastetxeetan nazioartekotzeari buruzko hausnarketa estrategikoa sustatzera bideratutakoak, hala nola ikastetxeetako pertsona guztiak (ikasleak barne) inplikatzeko beste praktika batzuk edo gure nazioartekotze-jarduerak etxetik ezartzeko beste batzuk. Danimarka, Finlandia, Holanda, Italia eta Euskadiko irakasleen parte-hartzeari esker, HETELeko taldea inspiratuta eta oso motibatuta itzuli da gure ikastetxeetako ikasle guztientzako nazioartekotzea errealitate bihurtzeko.

Lanbide Heziketako irakasleak Suediara joan dira hozteko, berotzeko eta aireztatzeko teknikak ikertzera

Suediako energia-eraginkortasunaren abangoardiako espedizio akademikoa Otxarkoaga eta Maristak Zalla Lanbide Heziketako HETEL ikastetxeetako hainbat irakaslek Suediara bidaia egin dute Erasmus plus programari esker. Bisitaren helburua herrialde nordiko honetan erabilitako hozte-, berokuntza- eta aireztapen-teknikak aztertzea izan da. Egonaldian, hezitzaileek hainbat gune nabarmen bisitatzeko aukera izan zuten, besteak beste, Gävle Unibertsitatea, Stockholmeko Kongresu Zentroa eta Sweco arkitektura eta ingeniaritza enpresa ospetsua. Espedizio akademiko horren helburu nagusia azken berrikuntza teknologikoei eta energia-eraginkortasunaren eta ingurumen-jasangarritasunaren arloko jardunbide onenei buruz eguneratuta egotea izan zen. Suediak, gai hauetan duen ikuspegi abangoardistagatik ezaguna, ezagutza baliotsuak eskuratzeko eta mundu mailan ezagunak diren adituekin harremanak izateko aukera eman digu, eta, bigarrenik, gure irakaskuntza-kalitatea hobetzeko eta gure ikasleei informazio garrantzitsua helarazteko aukera eman digu. Suediako adituekin eta profesionalekin ezagutzak eta esperientziak trukatzea lankidetza baliotsua izan zen, eta horrek nabarmen lagunduko du irakasleen prestakuntza hobetzen eta eraginkortasun energetikoaren arloan hezkuntza-curriculuma aberasten. Hezitzaile horiek beren Lanbide Heziketako ikastetxeetara itzuliko dira ikuspegi berrituarekin eta ikasleekin partekatzeko ideia baliotsuekin, XXI. mendeko erronka energetikoei aurre egiteko etorkizuneko profesional prestatuak prestatzeko helburuarekin.

Badaukagu Machining meets Cycling lehiaketaren lehen irabazlea!

Ceratizitek eta Kirolifek erronka bat jarri diete HETELeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleei: bizikletaren botilatxoak eramateko sormenezko irtenbideren bat proposatzea, txirrindulariak berak azkar eta erraz aska dezan. Erronka interesgarria izan da, irakasleek parte hartu dute eta LHko ikasleek beren talentua eta sormena erakutsi dute. 160 ikaslek, 32 taldek eta 8 ikastetxek (Egibide, Salesianos Deusto, Maristak Durango, Politeknika Txorierri, Zulaibar, Peñascal, MGEP eta Oteitza Lizeoa) hartu dute parte lehenengo Machining meets cycling lehiaketan. Irabazlea atzo ezagutu zen, Igor González de Galdeanok gidatutako ekitaldi batean, eta sektoreko enpresek eta Samuel Sánchez txirrindulari ohiak parte hartu zuten. Talde irabazlea Txorierriko Sip to Cycle izan zen. Zorionak!!! Eskerrik asko aukera hau eskaintzeagatik! Etorkizunean laguntzen jarraitzea espero dugu. Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

DUALEcosystem proiektuaren bilera Belfasten

HETELeko Aitor Ruiz eta Durangoko Maristak ikastetxeko Iratxe Lejarreta Erasmus plus DUAL Ecosystem proiektuaren bileran izan dira Belfasten. Bilera horretan, Italiako, Alemaniako eta Erresuma Batuko bazkideekin batera, IKTen sektoreko enpresekin kualifikazio-beharrizanak ezagutzeko egin diren eztabaida-taldeen emaitzak partekatu dituzte. Proiektu honen helburua IKT sektoreko prestakuntza dualeko programetan jardunbide egokiak partekatzea da,  hainbat herrialdetako ikastetxeen artean, adibide horien transferigarritasuna aztertzeko.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELEK Bizkaiko enpresen beharrei erantzuna ematen jarraitzen du

HETEL ikastetxeek aurreko urteetan sinatutako hitzarmenez gain, beste 19 akordio sinatu dituzte enpresen epe erdi eta epe luzerako kontratazio beharrizanei erantzuteko helburuarekin. Hitzarmen berriak honako enpresa hauekin sinatu dira: BBK fundazioari gure esker ona luzatu nahi diogu proiektu honen bitartez enpresen kontratazio beharrizanei erantzuna ematea ahalbidetu bait digu, ikasleen enplegagarritasuna hobetzearekin batera.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta