Itsas eta Arrantza Jarduerak PRESTAKUNTZA PLANA – Arrantza-ontzien bizkarreko jarduerak. – Sare-bidezko arrantza eta itsaski-bilketa– Tretzako, arrasteko eta ingurasareko arrantza. – Arrantza-ontziko motorrak mantentzea. – Arrantza-ontziko ekipo osagarriak mantentzea.– Arrantza-ontziko segurtasuna eta lehen laguntzak.– Arrantza-aparailuak mantentzea. – Oskoldunak ateratzea eta saltzeko prestatzea. – Tutoretza eta orientabidea I. – Tutoretza eta orientabidea II. – Enplegurako ibilbide pertsonala– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua– Komunikazioa eta gizarte zientziak I– Komunikazioa eta gizarte zientziak II– Zientzia aplikatuak I– Zientzia aplikatuak II ESKURATUTAKO GAITASUNAK Arrantzako eta akuikulturako ontzietan antolamendu-jarduerak eta zama-lanak egitea, baita arrantzako eta akuikulturako produktuak manipulatzeko eta kontserbatzeko jarduerak ere.• Arrantza-tresneria, tresneria txikia, nasak eta itsaski-bilketako tresneria prestatzea, eta arrantza-ontzietako edo akuikulturako ontzi osagarrietako bizkarra egokitzea, arrantzaren beharren eta jasotako jarraibideen arabera.• Arrantza-ontzietan treza-aparailuak, arrasteko tresneria, tresneria txikia, itsaski-bilketako tresneria eta ingurasareko tresneria askatzeko eta biratzeko jarduerak egitea.• Arrantzako eta itsaski-bilketako harrapaketetan sarea zabaltzeko, husteko eta harrapaketak sailkatzeko eta kontserbatzeko jarduerak egitea.• Arrantza-ontzietan arrantza-tresneria, nasak eta itsaski-bilketako tresneria erabilera onean kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezko jarduerak egitea.• Nabigazio-guardiekin lotzen diren jarduerak egitea, baita hurbiltzeko, ainguratzeko, atrakatzeko eta desatrakatzeko maniobrekin lotzen direnak ere.• Ontziaren larrialdi-planak egitea -esleitutako postuan, ontzia husteko ariketetan eta biziraupeneko eta suteen aurkako prebentzioko eta borrokako ariketetan- eta laguntzako jarduerak eta lehen laguntzetako jarduerak egitea.• Erregaiak, olioak eta ura ontziz aldatzea, tanga nagusietatik motor nagusiaren eta zerbitzu osagarrien eguneroko erabilerako tangetara, eta xukatzeko eta saiak garbitzeko eragiketak egitea, itsasoa kutsa dadin saihestuz.• Motor nagusia eta zerbitzu osagarriak prestatzea, betiere ere horiek abian jartzeko, maniobrak egiteko eta etengabe funtzionatzeko.• Nabigazioan, motor nagusiaren eta makina-ganberako sistema osagarrien funtzionamendu-parametroak egiaztatzea, baita funtzionamendu zuzena ere.• Kroskoaren eta bizkarreko elementuen mantentze orokorrerako jarduera osagarriak egitea, ontzia uretan, dikean edo lehorrean dagoela.• Motor nagusia eta makina-ganberatako sistema osagarriak mantentzeko jarduera osagarriak egitea nabigazioan eta geldialdietan. ZIKLOAREN IRTEERAK Lan- eremua:– Makinetako marinela.– Zubiko marinela.– Arrantzako marinela.– Ur azaleko itsaskilaria. Ikasketak hauekin jarrai dezakezu: – Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila. IKASTETXEA Antiguako Ama arrantza eskola • Oinarrizko Maila